XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren etxearen atzeko patioan, ordea, bai.

Eta hori gehiegizkoa da.

Estatu Batuen sinesgarritasuna da hemen jokoan jartzen dena.

Estatu Batuak nazioarte mailako sinesgarritasuna galtzen ari dira, Ertamerikarekin sortu dituzten arazoak direla bide.

Lehen Vietnam-ekin gertatu zitzaiena bera gertatzen ari zaie berriro.

Hau guztia arazo konplexua da hitzez ulerterazteko: zaila da guretzat, hemen gabiltzanontzat, eta askoz zailagoa eta ulergaitzagoa europarrentzat.

Azken batean, Ipar eta Hegoaldekoen arteko harremanen aldaketa da jokoan dagoena.

Guk, praxiaren bidez, justizia bilatzen dugu.

Iraultzak porrot egiten badu, ez dago guk nahi dugun Ipar eta Hegoaldearen arteko aldaketarik.

Estatu Batuek Vietnam-en irtenbidea eskaintzen digute.

Guk, ordea, ez dugu hemen Vietnam berririk nahi, irtenbide diferente bat baizik; negoziatua eta kostu sozial gutxikoa.

Gure egoera larria da, beraz; baina ez guretzat bakarrik, baita Europarentzat ere.

Hemen Vietnam-en gertatu zena gerta baledi ez litzateke han bezala izango.

Une honetan, gerra hotzean bizi gara, baina dagoen krisi nuklearrarekin, edozein mementutan gerta daiteke denok beldur dioguna.

Ertamerikan gisa honetako gatazkarik gerta baledi, ukituak lirateke Europaren interesak, eta, honekin, gainbehera etortzeko arriskuan Europak atomikaz josirik daukan sabai osoa.

Zentzu honetan, test bat da Europarentzat Ertamerikako krisia.

Klase-borroka ala nazio-borroka?

Zer da batez ere: nazio mailako klase-borroka da ala ezarritako nazioarteko ordenuaren aurka herri proletari batek egiten duen borroka da?.

Zein den, beraz, gure korapiloa: klaseen arteko borroka nazionala, herrialde proletario batek egiten duen borroka?.

Nazioarte mailan jarritako ordenu jakin baten aurka?.

Gauza bi hauek ezin bereiz daitezke gure artean, bietarik ematen bait da.

Gurea ez da proletari-herria, baina, hala ere, bada langileri klasearen borroka bat: nekazari, proletari, erdi-proletari, eta gorago aipatu ditugun hainbat ogibide xelebretatik bizi direnena.